Turtziozeko Romañako San Pedro parrokiako Maitasun Ederraren Ama Birjinaren erretaularen zaharberritzea amaitu da.

Barrokoko artelan bikain hau Francisco Martinez eskultoreak egin zuen 1680 eta 1684 bitartean eta Pedro Bernalesek margotu zuen. Garai hartan Bizkaian ohikoa zenez, biak ala biak artista kantabriarrak ziren.

Erretaularen arkitektura garaiko barrokoaren berariazkoa da: salomondar zutabeak, mahatsondoak, orbelak, lore handiak…

Bere aldetik, eskultura anonimoak ere barrokoak dira, baina XVIII. gizaldikoak. Baina Gurutziltzatua gotiko berantiarrekoa da,1525 ingurukoa, beharbada aurretik zegoen erretaulatik geratutakoa.

‘Aurea’ etxea arduratu da zaharberritzeaz eta, besteak beste, egitura doitu da, garbitu, bata bestearen gainetik zeuden pintura-kapak kendu, galdutako bolumenak berreraiki, «ezabatutako» uneak berriz margotu…

Lan horiek burutu ahal izateko, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura-sailak 30.000 € jarri ditu eta Turtziozeko Udalak 18.000 €. Egundoko dirutza, baina emaitza ikusgarria.

Turtzioz-en erretaula
Museo Arte Sacro
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eman ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure web gunera itzultzen zarenean, cookie-ei buruzko informazioa ezagutzeko eta gure taldeari web guneko zer atal interesgarri eta erabilgarri dituen ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.