Arte sakratua Bizkaian

Bizkaiko ermitak

Bizkaiko ermitak

Ermitak, baselizak edo elizañoak eremuetan kokatu ohi dira, gure ohiturekin guztiz lotutako ezaugarri kulturalak iragarriz. Bizkaian zazpiehun ermita baino gehiago izan dira, egun laurehun inguru baino ez badaude ere. Horiek guztiak, bere errito eta usadioak barne, lurraldeko sakralizazioaren lekuko dira.

Gehienak herri-eraikinak dira, barruan eskultura xume bezain ederrak dituztenak. Gaur egun ere erromeriak eta ospakizunak egiten dira baseliza horien inguruan, bizkaitarron aspaldiko debozioaren eta tradizioaren adierazle.

Donejakue bidea:
Elizak

Landa-eremuko herritxo eta herribilduetan, sekulako eraikinak aurki ditzakegu. Eta horien artean, elizak beti nabarmentzen dira.

Monumentu izendatutako Donejakue bideko elizak bisitatuko ditugu hemen, tenplu erakargarriak beren historiagatik eta barruan gordetzen duten arte-aberastasunagatik.

Ezustekoz beteriko kutxak dira eta merezi du irekitzea.

Bizkaiko erretaulak

Monumentu-erretaulak

42 erretaula dira beren berezitasun, interes eta adierazgarritasunagatik monumentu izendatutakoak. Artelan konplexu hauetan, arkitekturak, eskulturak eta margoak bat egiten dute.

Garaian garaiko pentsamolde erlijiosoaren isla, orduko gizartea, ekonomia, arte-zaletasunak…, hobeto ezagutzeko bide dira, aspaldiko bizimodu eta pentsamoldea agertzen dizkigutelako.

Museo Arte Sacro
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eman ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure web gunera itzultzen zarenean, cookie-ei buruzko informazioa ezagutzeko eta gure taldeari web guneko zer atal interesgarri eta erabilgarri dituen ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.