Ihes-aretoa
‘Atxuriko Abadia’ ihes-aretoa
Erronka honi aurre egiteko, 2-6 laguneko taldea osatuko da. Taldekideek zorroztasuna, logika eta asmamena batera jarri beharko dituzte helburua lortzeko.
Komentuko fraideak laguntza behar du fraideak hiltzen ari den pozoiaren antidotoa aurkitzeko.
Abataren gelan, errota eta sotoan, scriptoriumean, botikan, alkimia-laborategian…, ikertu beharko dute formula salbatzailea lortu arte.
Erlojuaren kontrako ikerketa, erakusketako obrek lagunduko dizute.
Erreserba egiteko: hemen
KONGREGAZIOAK EZINBESTEKO DU ZURE LAGUNTZA
Ihes-aretoaren ezaugarriak
Museoaren barruan
2-6 lagun
70 minutu
11 urtetik gorakoak
Abentura hau 18 urtetik gorakoentzat pentsatuta dago eta, horregatik, 11 eta 17 urte bitartekoak beti heldu batekin joango dira.
Hizkuntzak
Ez da nahitaezko hizkuntza bat ala bestea jakitea misioa burutzeko, baina erreserba egitean zein hizkuntzatan jolastu nahi duzun aukera dezakezu (euskaraz, gaztelaniaz ala ingelesez).