Lege-oharra
Webgunearen titulartasuna
Informazio eta Merkataritza Elektronikorako Elkarteen Zerbitzuen uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, webgune honen titulartasuna Eleiz Museoarena, Gizakunde plaza 9B, 48006 Bilbao, dela jakinarazten da. Berarekin harremanetan jartzeko bideak: 944 320 125 telefonoa edo museo@eleizmuseoa.com helbide elektronikoa.
Ezar daitezkeen lege eta eskumenak
Orokorrean, web honetan jasotako zerbitzuen ematea espainiar lege eta eskumenen menpe dago.
Jabetza intelektuala eta industriala
Webgune honen eta bertan jasotzen diren askotariko edukien jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak Bilboko Eleiz Museoarenak dira, beren-beregi kontrakoa adierazten ez den bitartean. Webgunera sartzeak edo webguneaz baliatzeak ez dakar, inolaz ere, erabiltzaileen aldetik bertan jasotzen den edukiren baten gaineko jabetza-eskubiderik jadestea.
Debekatuta dago webean jasotzen diren edukien aldaketa, kopiaketa, deskarga, bidaltzea, banaketa edo eraldatzea, Bilboko Eleiz Museoaren baimenik izan ezik. Dena dela, webgune honetan jasotzen den hainbat eduki erabiltzailearen terminalean deskarga daitezke, beti ere erabilera pribaturako eta inongo merkataritza-helbururik gabe.
Erantzukizunaren mugaketa eta erabilera-baldintzak
Erabiltzaileak web honetan jasotzen diren edukiak era arduratsuan, zuzenean eta zuzenbidearen arabera erabili beharra du. Bilboko Eleiz Museoa ez da web orrialde honetako edukien erabilera okerraren erantzule egiten, edukietara sartzen den edo edukiez baliatzen den pertsonaren erantzukizuna baita bakar-bakarrik.
Bilboko Eleiz Museoak Interneteko beste hainbat helbidetara esteken bidez sartzea ahalbideratzen du, baina inola ere ez du erantzukizunik delako webgune horien gainean.
Bilboko Eleiz Museoak esteka horiek medio jadets daitekeen jarduera edo informazioa legez kontrakoa, delituzko ekintza bada, edo kalte-ordainketak ematea eraginez, ondasun edo eskubideei kalte egitea badakar, ezinbesteko arduraz jardungo du dagokion esteka ahalik eta bizkorren ezabatzeko edo baliogabetzeko.
Bilboko Eleiz Museoa ez da webgunearen erabiltzaileen sistemetan eragindako kalte-galeren erantzule egingo ezin baitu bermatu bere edukietan birusik edo beste hainbat elementu kaltegarri ez egotea.
Bilboko Eleiz Museoak ez du bermatzen webean sartzean, edukian, akatsik ez egotea eta ezta beti eguneratuta egotea ere, beharrezko ahaleginak egiten baditu ere saihesteko eta, dagokionean, ahalik eta lasterren konpontzeko edo eguneratzeko.
Aldaketa
Bilboko Eleiz Museoak beretzat gordetzen ditu webgune honi ezar dakizkiokeen zehaztapen eta baldintzak aldatzeko, mugatzeko edo baliogabetzeko eskubide guztiak. Aldaketaren bat sartuko balitz, idazki berria leku berean argitaratuko litzateke eta erabiltzaileak une bakoitzean indarrean diren baldintzen berri izango du bertan. Dena dela, erabiltzaileekiko hartu-emana, sarrerako unean bertan aurreikusitako arauen bidez gobernatuko da.