Zer ikusi Museoan
Museoaren historia
Eleiz Museoa 1961ean sortu zen.
Bilboko Elizbarrutiaren ondare erlijiosoa gorde, zaharberritu, aztertu eta zabaltzeko xedez sortu zen Museoa eta helburu bera du gaur egun ere.
500 artelan baino gehiago biltzen duen erakusketa iraunkorra du eta “barrenalde” zabala, gero eta ugariagoa, Bizkaiko elizetatik eta dohaintza pribatuetatik datozen artelanekin.
Gainera, Museotik zaintzen dira bizkaitar lurralde osoan sakabanatutako artelan guztiak. Museotik kudeatzen dira zaharberritzeak, piezen kokapen-aldaketak, eremuen eraldaketak… Gure kultur ondarearen kontserbaziorako bitartekoa da.
Eraikina
Museoa, Gizakundearen komentuan dago. Domingotar mojek 1514an sorturik, emakumeen lehen komentua izan zen Bilbon.
Aurrealde soilak ez du erakusketa-geletarako sarbidea duen barruko klaustro lasaigarria sumarazten.
Komentu-multzoa osatzen du aldameneko elizarekin batera, eta instalazio horiek askotariko erabilerak (ikastetxe, kuartel, ospitale…) izan dituzte, 1995ean Bilboko Eleiz Museo bihurtu aurretik.
Bilduma
500 artelanen bidez, bizkaitar arteaz gozatzeko aukera: eskulturak, margoak, urregintza, jantziak… Erromantikotik gaur egunera arte.
Bizkaian egindako artelanak, edo Bizkaitik kanpokoak, baina bertako tenpluetarako egindakoak.
Beren-beregi bizkaitarra den arte-bildumarik garrantzitsuena da.
Bestalde, beren-beregi kristau liturgiaren zerbitzura egindako lanak dira. Hau da, bizkaitarren zortzi gizalditako fede adierazpenik esanguratsuena da.
Eta artelanoi esker, beste garai batzuetako pentsamoldea ezagut dezakegu. Molde eta gustuen bilakaeraren bidez, tipologia eta ikonografia batzuen ala besteen agerpen handiago ala txikiagoaren bidez…, jendearen artean nagusi ziren joerak antzeman ditzakegu.
Ikusi gure bilduma hemen:
Gure PDF-katalogoa jaits dezakezu:
Bildumaren katalogoa
(Jaitsi PDF 4 Mb)
Nire artelanik gustukoena
Esan Museoko zein artelan gustatu zaizun gehien.
Argibideak: Testua idatzi (gehienez 350 joaldi) eta irudia bidali (JPG formatua, gutxienez 800 x 600 pixels).
Irudi honen bidalketak berekin du berariazko baimena Eleiz Museoaren webean eta GGSSetan erabiltzeko eta sartzeko.
Zure azalpenak eta argazkia bidaltzeko: hemen
Sala Andra Mari
En una sola habitación puedo ver la transformación de la Virgen hierática, ausente, frontal, que sólo sirve de trono a su Hijo, en una verdadera madre que juguetea con el niño Jesús. Del frío románico al cálido gótico. Da que pensar.
Tímpano de Santurtzi
La verdad es que es muy modesto y tosco pero tiene un encanto naif que lo hace tierno. Me encanta el trono.
Tablas catalanas
Por un momento he creído estar en un museo de mi Cataluña ante unas tablas de Bernat Martorell. Cómo le gustaban las escenas con mucha gente abrigarrada y en movimiento. Y creando volumen con esos oros y platas en relieve. Unas joyitas.
La Anunciación de Urrutia
Siempre había visto esta escena como algo muy solemne. Pero aquí es algo cercano, humano. Y además precioso.
La Anunciación de Urrutia
La anunciación ambientada en un paisaje vasco, con una Virgen que parece que acaba de salir del caserío. Una delicia de composición y de color. Y como remate una oración en euskera en 1931. Sorprendente.
La Anunciación de Urrutia
Me cuentan que la oración en euskera fue tapada tras la guerra civil, por miedo a la represión franquista, y que hace algunos años los restauradores pudieron recuperarla. Memoria histórica.
Cristo de Larrea
Me recuerda a los cristos románicos, pero reducido a la esencia. Yo creía que no había arte religioso contemporáneo, pero ya veo que estaba equivocado.