Otsailaren 29ra arte luzatuta

Eleiz Museoak eta Arte Ederren Bilboko Museoak bat egin dabe Sorollaren urtea ospatzeko, Sorolla eta erlikiak erakusketa prestatuz.

Erakusketan, Erlikiari musu ematen (1983) eta Eskari-mahaia (1982 i.) -Arte Ederren bildumakoak- ikusi daitekez, euron bidez margolariaren alderdi ezezagunagoa ikusiz: pintura erlijiosoa, kostunbrista, Mediterraneoko paisaien argitasunagaz zerikusi handirik ez dauana.

Gainera, margolan bi honeei esker, erlikien arloa hobeto ezagutu geinke.

Artean, erlikia-ontzietan, islatu ziran herri jaiera, sinismenak, pentsamoldeak…

Erdi aroko egurrezko kutxa txiki eta soilak izan daitekez edo urregileek egindako pieza barroko ikusgarriak, eta baita eskulturak, inprimatutako estanpak, oihalezko kutxatilak…

Eleizbarruti osotik iritsitako berrogeta hamar gauzaki inguruk lagunduko deuskue gaur aspaldiko kontua emoten dauan hori ulertzen.

INFORMAZIO GEHIAGORAKO >>

ORDUTEGI BEREZIA: ABENDUAK 6-9

  • 11: 00etatik 14: 00etara eta 16: 30etik 19: 30era