Bizkaitarrak munduan zehar…

Bisita gidatua, Nerea Bejeranoren eskutik

Itsasoan marratutako bide, sare eta loturen artelan ugari ekarri dabe Bizkaira. Euren abenturan arrakasta izan eben etorkinek bialdutakoak dira batzuk, eta munduan barrena bidaiak egiten ebezan bizkaitar marinel, funtzionario, militar eta abadeek bialdutakoak beste hainbat. Ingalaterratik, Flandesetik, Alemaniatik… etorritakoak dira. Eta asko eta asko Amerikatik eta baita leku exotikoagoetatik be, esate baterako Fipipinetatik, Japoniatik, Txinatik, Indiatik…

Orain, jentaurrean aurkeztu gura doguz artelan horreek eta euren istorioak kontatu: nork landu ebazan, nork ekarri, non “bizi” izan diran gizaldi honeetan…

Hizkuntzak: Euskeraz eta gaztelaniaz.

Eguna eta ordua:

  • Urriaren 26an, zapatuz, 12:00etan, euskeraz
  • Urriaren 19 eta 12 an, zapatuz, 12:00etan, gaztelaniaz

Lekua: Eleiz Museoa, Gizakundea plaza 9B, 48006 Bilbao

Gehiago jakiteko eta erreserbak egiteko: 94 432 01 25 – ondareabizkaia.eus

Antolaketa: Eleiz Museoa

Oharrak: Leku mugatuak

INFORMAZIO GEHIAGORAKO >>

Museo Arte Sacro
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eman ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure web gunera itzultzen zarenean, cookie-ei buruzko informazioa ezagutzeko eta gure taldeari web guneko zer atal interesgarri eta erabilgarri dituen ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.