2026ko urriaren 8tik 2027ko urtarrilaren 31ra
Arriskuan dagoan ondareari begiratzera deitzen gaituan Ondarearen Europako 2026ko Jardunaldietarako “Gure eskuetan” goiburuaren harira sortu da “Ondarea arriskuan” erakusketa.
Erakusketa honek gure ondarearen ahultasuna erakutsi gura dau eta, aldi berean, era batera edo bestera gure orainean eragina dauan gure kulturaren zati hau zaintzeak eta gordetzeak dauan garrantziaz jabearazo, geroko belaunaldiei helarazoteko.
Erakusketaren abiapuntua ideia erraz bat da: ondarearen iraupena ez dago inoiz bermatuta, gure esku dagoalako ondare horrek bizirik irautea. Obra batzuk bat-batean galtzen dira; beste batzuk, ostera, apurka-apurka desagertzen dira, erabilteari edo zaintzeari ixten jakenean, edota balioa autortzen ez jakenean. Erakusketan batutako piezek mehatxu horreek ulertzen laguntzen dabe, euren aztarna materialen bidez.
Ibilbidea arrisku moten arabera antolatu da, eta ez tipologia artistikoen arabera. Bisitariak suak markatutako objektuak aurkituko ditu; eraikin abandonatuetatik salbatutako elementuak; desagertutako multzoen zatiak; memoria pribatuari lotutako debozinozko piezak; sortu ziran lekutik urrun eroandako obrak; oso ehun hauskorrak; eta zientziak eta zaharbarritzeak ondarea ezagutzen eta kontserbatzen zelan laguntzen daben erakusten daben adibideak.
OEJ dala-eta, urrian sarrera doan izango da.