Bilbainaden testuak modernizatzen, joera feminizatzaileak.

Nor ez da gelditzen Bilboko Zazpikaleetan herritarren batek, txikiterotalderen batek edo otxoteren batek abesten duen bilbainada bat adi entzutera? Inor, ezta hala? Bilbainada esaten zaio Hiribilduko erabilera eta ohiturak testu musikatu batean jasotzeari; izan ere, gure inguruan gertatzen diren gauza tipikoen berri eman dute bilbainadek, modu ludikoan eta abestuta.

Garaiak bestelakoak dira, eta arrazoizkoa eta onuragarria da bilbainadek hori islatzea, hots, gizartean gertatzen diren aldaketak hitzen bidez adieraztea. Emakumearen presentziari, emakume eta gizonen arteko berdintasunari eta genero-arrakalari lekua ematea edo gure auzoetako kaleen izendegia eta inguru hurbilaren izenak feminizatzea ordaindu beharreko zorra da.

Eta ez dago hori egiteko modu egokirik Daniela Bartoloméren, Bilbo Zaharrak elkartearen, musikaren, eta abestu eta dibertitzeko bildutako herritarren eskutik baino.

  • Hizkuntza: gaztelania

  • Elkargunea: Eleiz Museoa. Bizkaia

  • Eguna: Urriaren 19a osteguna

  • Ordutegia: 18.00

  • Antolatzailea: Eleiz Museoa. Bizkaia, Pote-Poético Bilbao eta Bilbo Zaharrak Elkartea

944 320 125

A-O. 10:30etik 13:30era