urriak 7 eta 8
Open House Bilbao 2023 hurbiltzen ari da!
Edizio honek 65 eraikin eta espazio publiko baino gehiago irekitzen lagunduko dutenak.
Hiri (ez)materiala lelopean, hausnarketa egingo dugu hiriaren dimentsio ukigarri eta ukiezinari buruz, arkitekturaren eta hirigintzaren ingurumen-, gizarte- eta ekonomia-iraunkortasunari buruz:
Zertaz egina dago hiria?
Eraikinak eta kaleak osatzen dituzten materialei buruz hitz egingo dugu: eraikuntzako material berriak, natura hiri-geruza berri gisa, etab.
Zenbat baliabide kontsumitzen ditu hiri batek?
Eskuragarri dauden baliabideak eta zirkulartasuna materiaren kontsumoan, errealitatea ala utopia?
Alderdi ukiezinek ere ematen al diote forma hiriari?
Kulturak, adimen kolektiboak eta arau eta planek nola gidatzen eta moldatzen duten gure hiria eta espazio publikoa.
Parte hartzen duten eraikinen katalogoa eta ordutegiak openhousebilbao.org webgunean ikus ditzakezu jada.
Eta Gizakunde komentu zaharraren barrualdea bisitatu nahi baduzu, Gizakunde plaza 9B – BILBO (Atxuri), hau da ordutegia:
- Larunbata 7: 10.30-13.30 / 16.00-19.00
- Igandea, 8: 10.30-13.30