2023ko abenduaren 1etik urtarrilaren 7ra. Sarrera doan

Beste urte batez, munduko hainbat lekutan egindako askotariko jaiotze erakusketa prestatu da Eleiz Museoan.

Lekuko artisautza edo lekuko berariazko materialak, planetako hango eta hemengo biztanleen ezaugarri fisikoak, kontinente bakotxeko abere naturalak eta askotariko bitxikeriak dabez ezaugarri ikusgai diran jaiotzek: egurrezkoak, buztinez egindakoak, oihalez apaindutakoak, harriez landutakoak, arto-hostoz egindakoak…

Guretzat ohikoak diran jaiotzetatik, mendebaldeko jaiotzetatik desbardinak diran eta jatorrizko herrialdeetara garoezan artelanak.

Jaiotza honeek, gai bera, jaiotzena, oinarritzat hartuta, kultur aberastasun eta aniztasuna agertzera emoten deuskue.

Erakusketa, Museoko klaustroan dago eta bisitaldia tentazino gozo baten jausiz osotu daiteke, Gabon-gozokien eremuan eta bertan komentuetako gozogintza-tailerretan osagairik onenekin eta errezeta tradizionalen arabera prestatutako delicatessenak aurkituko dozuz zure Gabonak gozatzeko.

ORDUTEGIA:

  • Martitzenetik zapatura: 10:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 19:00etara
  • Domeka eta jaiegunez: 11:00etatik 14:00etara
  • Astelehenez: 10:30etatik 13:30etara

ORDUTEGI BEREZIA: ABENDUAK 6-9

  • 11: 00etatik 14: 00etara eta 16: 30etik 19: 30era
Museo Arte Sacro
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eman ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure web gunera itzultzen zarenean, cookie-ei buruzko informazioa ezagutzeko eta gure taldeari web guneko zer atal interesgarri eta erabilgarri dituen ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.