Arte Garaikidearen Vigoko Museoak “Laxeiro eta bere garaiko artea” erakusketarekin emango dio amaiera «Laxeiro urteari».

Jose Otero Abeledo (1908-1996), Laxeiro goitizenez ezagututakoa, galiziar arte-abangoardiako «Berritzaileak» taldeko kide izan zen.

Orain erakusketa eskaini diote, bere lanaren eta arretaz begiratzen zituen beste hainbat artista garaikiderenaren hartu-emana nabarmenduz. Francisco Asorey zen horietako bat, heziketa aldian hainbat urte Bizkaian igaro zituen galiziarra. Bizkaian geratu zen Asoreyren artelan asko, tartean, Bakardadearen Ama Birjina, ‘Nai de Door’ (Ama Atsekabetua) deitutakoa, Laxeiroren omenezko erakusketarako eskatu dutena.

Asoreyk modernitatearen moldeak eta tradizionalagoak nahastatu zituen egundoko indar adierazgarria lortuz. Hieratikotasuna eta sosegua antzeman daitezke alde batetik eta horren parean, aurpegi oinazetsuaren, estekatutako hatzen, bere jantziaren tolestura nabarmenen dramatismoa. Oharkabe geratzen ez den artelana.

2023.eko otsailaren 23tik uztailaren 21era

Museo Arte Sacro
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eman ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure web gunera itzultzen zarenean, cookie-ei buruzko informazioa ezagutzeko eta gure taldeari web guneko zer atal interesgarri eta erabilgarri dituen ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.