Munduko hainbat lekutan egindako askotariko jaiotzen erakusketa harrigarria jarri dau aurton be Eleiz Museoak.

Jaiotza honeek, lekuan lekuko artisau-lanak dira, inguruko berariazko materialez egindakoak, planetako alde bateko eta besteko biztanleen ezaugarri fisikoak agertzen dabezanak, eta agertzen diran abereak be kontinentearen araberakoak dira. Askotarikoak dira, gainera, erabili izan dabezan materialak: egurra, buztina, harria, arto-orria, oihala…

Ohituta gagozan betiko eta mendebaldeko estiloagaz alderatuz, desbardin irudikatzen dabe jaiotza eta jatorrizko lekuak dakarskuez gogora.

Jaiotza eratzeko askotariko eren bidez, kultur aberastasun eta aniztasuna agertzen jaku.

Erakusketa, Museoko klaustroan dago eta bisita gabon-gozokien tentazinoan jausiz osotu daiteke. Azoka honetan, betiko errezeta eta osagairik onenakaz, komentuetako gozogintza-lantegietan prestatutako delicatessenak aurkitu daitekez.

ORDUTEGIA:

  • Domeka eta astelehenez: de 10.30etatik 13.30etara
  • Asteartetik larunbatera: 10:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 19:00etara

Sarrera doan

Museo Arte Sacro
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eman ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure web gunera itzultzen zarenean, cookie-ei buruzko informazioa ezagutzeko eta gure taldeari web guneko zer atal interesgarri eta erabilgarri dituen ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.