Ekainaren 16 eta 17ko -bariku eta zapatua- arratsalde gauez hogeta hamar esku-hartze artistikotik gora izango da Bilbon eta horreetako hainbat, hain zuzen, gure Museoan.
Klaustroan izango da ‘Gorputz grisa’, hau da, site-specifik sekulako puzgarria, gure klaustroaren zati handia hartzen dauana. Egundoko bolumena dau eta berau arku-multzoen erritmo errepikakorrari eta gorputz jarraitu, okertsu eta bigunaz zizelkatutako harlanduen zurruntasun tektonikoari kontrajartzen jako. Giza eskalari aurrez aurre jarten jakon eta guztiz agertzera emoten ez dan agerpen itxuragabe eta itzela.
Eta aretoetan, artea daben istorioak kontatuko jakuz. Areto dramatizatua da eta partaidetza eragiten dauana. Gonbidapena jenteari Museoaren ezkutuko aurpegia ezagutu daian eta bertan ezkutatzen diran istorioetan murgildu daiten, denporan bidaiatu eta askotariko emozinoak bizitzeko eta sekretuak argitzeko.