Gure erakusketak

Aldi baterako erakusketa

2025eko abenduaren 15etik 2026ko maiatzaren 10era arte.

Bizkaiaren espiritua
Nortasun sozial eta erlijiosoaren irudikapenak mende-aldaketan (1870-1936)

Bizkaiko espiritua izenburupean, Bizkaiko Eleiz Museoaren eta Arte Ederren Bilboko Museoaren arteko lankidetza berriak bidaia bat proposatzen du lurraldearen espiritualtasunean zehar, XIX. mendearen erdialdetik XX. mendearen lehen hamarkadetara.

Zazpi ataletan banatuta, erlijioak bizitza publiko eta pribatua markatzen zuen gizarte baten erretratu adierazgarria eskaintzen du ibilbideak.

Horrela, artean islatuta dauden hainbat alderdi nabarmentzen ditu, besteak beste, espazio sakratuaren erabilera soziala jaietan eta jarduera komertzialetan edo/eta arkitektura erlijiosoaren eragin bisuala paisaian.

“Eraldaketan sinetsi”, “Sakratua modernizatu”, “Aisia eta debozioa”, “Merkataritza-arima”, “Paisaia mistikoak”, “Ikonografia femenino berriak” eta “Espazio sakratuak” atalek artikulatzen dituzte bildutako 62 lanak.

Exposición El espíritu de Bizkaia

La religiosidad vizcaína se expresó de modo distinto en cada ámbito. En el medio rural, el caserío y la ermita eran centros de cohesión: la romería al santuario, la misa o la procesión patronal representaban el ritmo de la comunidad. La montaña y el valle se concebían como espacios de contemplación espiritual. En los puertos, la fe acompañaba al marino en cada travesía. En el entorno obrero, las fábricas y minas estaban a menudo consagradas a santos y santas protectores, cuya intercesión se invocaba para la seguridad y prosperidad del trabajo. En todos estos entornos, la Iglesia ofrecía un marco moral y social de referencia para la población.

Bigarren Industria Iraultza (1870-1914), eraldaketa itzelek markatutako aldia, erlijioak kohesio sozialerako eta tradizioari eusteko elementu gisa zuen eginkizuna berretsi zuena, da erakusketaren abiapuntua

Ondoren, deboziozko irudi multzo bat dator, akademizismoaren estatuetatik hasi eta hileta-eskulturari lotutako proposamen berritzaileagoetara. Gero, erakusketa erlijiotasun herrikoian barneratzen da, eliza eta ermitetan agerikoa; bere zeregin espiritualaz harago, erromeria eta azoketako topagune, ospakizun eta merkataritza-gune bihurtzen dira elizak eta ermitak.

Paisaiaren generoak ere protagonismo handia hartzen du euskal geografia osoan zehar banatutako tenplu, ermita eta santutegien berri ematen duten lanetan, argazkigintzaren aitzindariei eta margolariei interesatu baitzitzaizkien. Emakumearen irudia amatasun laiko edo erlijiosoaren arketipoetan adierazten da, baita euskal landa-munduaren idealizazioarekin lotutako “Eva berria”-ren arketipoetan ere. Ibilbidea amaitzeko, garai hartako garapen artistikorako Elizaren eta euskal burgesiaren enkarguek izan zuten garrantzia erakusten duten elizen eta panteoien planoak, argazkiak eta maketak daude.

CONFERENCIA

18-12-2025 | 18:00 h

Modernitate-espiritua
Javier Novo González andrea
Bilboko Arte Ederren Museoko Kontserbazio eta Ikerketa Koordinatzailea

Aurreko erakusketak

Sorolla eta erlikiak

Joaquin Sorolla margolariaren bi lan bikain ikusteko aukera paregabea
2023ko azaroaren 16tik 2024ko urtarrilaren 31ra

Otsailaren 29ra arte luzatuta

Sorolla eta erlikiak erakusketa

Aukera bakarra, Joaquin Sorolla margolariaren artelan bikain bi ezagutzeko eta, parean, ehun gauzaki ingururen bitartez, erlijiotasuna eta artea nahastatzen dituan arloa, erlikiena eta erlikia-ontziena, ezagutzeko.

Erakusketa honegaz, Eleiz Museoak, Bilboko Arte Ederren Museoaren lankidetza zuzenagaz, Joaquin Sorollaren heriotzaren mendeurrena ospatzeko egingo diran ekitaldiakaz bat egin gura dau.

Sorollaren margolan erlijiosoak

Sorolla, batez be kostaldeko paisaiek egin eben ospetsu, argia eta koloreak bikain islatzen dituelako. Baina bere ibilbidearen hasieran, gai erlijiosoko pasarte kostunbristengaitik nabarmendu zan. Horien artean, Bilboko Arte Ederren Museoak erakusketa honetarako utzitako El beso de la reliquia eta Mesa petitoria elizen barrualdeak nabarmentzen dira.
El beso de la reliquia lanean, artistak konposizio nabar bat artikulatzeko duen gaitasun handia erakusten du, non marrazki trebe bat eta argiaren eta kolorearen erabilera maisua nabarmentzen diren. Valentziako San Paulo eleizako alboko kapera baten, parrokoak erlikia aurkezten dau eleiztar anitzek musu emon deioen.

Eskari-mahaia artelanak bikain nahastatzen ditu lur eta gris koloreak kandelek sortutako argi-izpiakaz. Zirriborro-lan honetan, mahai batean eserita dauden emakume batzuek dohaintzak eskatu eta biltzen dituzten eta kultuan zehar deboziozko artikuluak eskaintzen dituzten unea jasotzen da.
Baina erakusketa Sorollaren bi lan bikain horietatik harago doa. Erlikiari musu emotea artelanak erlikien arlora garoaz. Jaiera herrikoia, sinisteak, pentsaerak…

Erlikiak…

Erlikien gurtza kristautasunaren lehen uneetan hasi zen, martirien gorpuzkinak gurtzen zirenean.
Erdi Aroan mundu kristau osoan zehar hedatu zen. Sasoi baten, ohikoak ziran segurtasunik eza, gaixotasuna eta gosea…, jenteak babes eta laguntasuna bilatzen eban zeruko botereetan. Eta erlikiak, hau da, santa eta santuen gorpuzkiak euren bitarteko bihurtu ziran.

Erlikia, santutasunaren hondakin ikugarria, materiala zan. Bitarteko izan eitekean naturaz gaindikoaren aurrean. Jaieratsuaren erregu eta eskariak zuzenean jaso eikezan eta berehala arreta eskaini, eguneroko bizitzan agertzen ziran arazo zehatzak konponduz: gaixotasuna, ekonomia-zailtasunak, familia kontuak…

Ospe eta ortodoxia ikur, barrokoaren munduak erlikien gurtza honen berpizte bat ezagutu zuen, ia gaur egun arte bizirik mantenduko zena.
Gaur egun, gizarte gero eta laikoago batean, erlikien gurtza desagertu dela dirudi. Edo, beharbada, protagonistak dira aldatu diranak.

… eta erlikia-ontziak

Erlikiek edukiontzi egokian, edukiarentzat duina dan ontzian, babestu beharra egoan eta erlikia-ontzia zan edukiontzi hori. Eta Sorolla eta erlikiak erakusketak bere espazioaren zati handi bat edukiontzi horien aniztasuna erakustera eskaintzen du.
Adibidez, Ozerinmendiko (Zeanuri) San Lorentzo ermitako lipsanoteka, XII. mendera igo daitekeena, edo Errigoitiko Gorputz Santuaren (Gorputz Santua) zilarrezko eskua, XVI. mendetik mintzamenaren arazoak sendatzen zituen momia naturala.

Tipologiak, era askotakoak dira: Abadiñokoa, zilindro erakoa da (Sorollaren margolanekoa bezalakoa) eta kustodia erakoak be badagoz (Sukarrieta, Markina), kurutze erakoak (Berriz), obelisko erakoak (Bermeo), piramide erakoak (Lekeitio), tenplu klasiko erakoak (Berriz)… Eta materialak: batez be zilarrezkoak, baina baita zurezkoak, letoizkoak, ehunezkoak…

Gainera, erlikia-ontzi zintzilikariak dagoz edo estanpa erako erlikia-ontziak, esate baterako Teresa Doneak landatutako hurritzaren zuraz egindako kurutze txikia.

Batzuetan, erlikia bakarra jasoten dabe, baina beste batzuetan, ehunka: 362 dagoz metatuta Bera Kruz komentuko erlikia-ontzi arkitektonikoan, Berrizen! (gainera, hilabetez hilabete antolatuta).

Baloratuenen artean, Jesukristori lotutakoak dira, batez be Lignum crucis deitutakoak, hau da, josi eben kurutzearen ustezko zatiak. Erakusketan ikusi daitekez horreetako hiru, XVII. eta XVIII. gizaldietako pieza barrokoak, Bilboko Santiago katedraletik eta Joan Santuak eleizatik (Bera Kruz Kofradia) eta Gordexolako Molinarreko San Joan Lepogabetua eleizatik etorritakoak.

Aitamen berezia merezi dabe ikutze-erlikiek: santuak ikutu dabezan gauzakiak. Erakusketan, “Hilobi Santua ikutu” daben hosto eta lorez egindako hainbat estanpa ikusi daiteke. Baina piezarik aitagarriena Aingeru Goardakoen Kongregazinoak Bilbon gordetzen dauan Rafaela Ibarra dohatsuaren hil-maskara da.

Ohikuneak

Sorollaren Erlikiari musu emotea oinarritzat hartuta eratutako erakusketan islatutako beste alderdi bat, jarduera honetan eta antzekoetan erabiltzen ziran jantziak eta tresnak dira, Eskari-mahaia lanean be ikusi daitekenez.

Shame. European stories

Haurren abusuen biktimek beren istorioak partekatzen dituzte
2023ko otsailaren 16tik martxoaren 15era

Exposición SHAME

Guztioi erasaten digun gaian, adin txikikoek jasandako gehiegikerien gaian, argi egitea xedetzat duen erakusketa.

Europa osoko milaka neska-mutikoren eskubideak eta duintasuna bortxatu egin dituzte. Askotariko testuinguruetan eta era askotara gertatu diren bortxaketak dira.

Gaur egun heldu diren neska-mutiko horiek agertzera ematea izan da erakusketaren nahia. Beren erretratuak, zuri-beltzez ateratako argazki handiak eta beren hitzak iraina, lotsa salatuz: indarkeria jasan dutenak intoxikatzen dituen lotsa bidegabea; gehiegikerien egileek sentitu beharko luketen lotsa eta zoritxarreko egoera hau kudeatzeko gauza ez den Europaren lotsa.

Kontzientziatu; legegintza-aldaketak bultzatu; isiltasuna, estigmatizazioa, zigorgabetasuna, estalketa apurtu, eta baita konplizitatea ere. Horiek ziren erakusketaren helburuak.

Guido Fluri Fundazioak (Suitza) eta Justice Iniciative delakoak antolatutako erakusketa, Simone Padovaniren argazkiekin.

Luis Paret Bilbon

2021.eko uztailaren 9tik urriaren 17ra

Luis Paret Bilbon

Luis Paret eta Alcazar margolaria (Madril, 1746-1799), Goyaren garaikide zehatza, Frantziatik inportatutako estetika rokokoaren ordezkaririk onenen artean zegoen. Bizitza gorabeheratsuaren eraginez, Bilbon bizi izan zen 1779 eta 1787 bitartean. Denboraldi horretan, jarduera bizia izan zuen Hiribilduan eta arte-arrasto itzela utzi zuen bertan. Margotu egin zuen eta, horrezaz gainera, altzari, erretaula eta iturriak diseinatu zituen, toki publiko eta pribatuak apaindu… Seguruenik, bere ekoizpenaren aldirik aberats eta anitzena izan zen.

Erakusketa bikoitzean –Bilboko Eleiz Museoan eta Arte Ederren Museoan banatuta-, Paretek Bilbon bizi zela egindako artelan ugari bildu zen. Horiei, urte haietan Bizkairako/Bizkaian lan egiten zuen beste gorteko hainbat artistaren eta hauen arrastoa jarraitzen zuten lekuko artisten lanak gehitu zitzaizkien. Pareten lana agertzera emateaz gainera, orduan lurraldeak bizi zuen aldaketa estetikoa erakutsi nahi zen, rokokotik neoklasizismorako jauzia egin baitzen eta horretan zeresan handia izan zuen madrildar margolariak.

Eta hainbat jarduera osagarri garatu zen erakusketarekin batera: bisita gidatuak Paret bizi izan zen eta lan egin zuen lekuetara, lehorretik eta ibaitik; Pareten lanen panelak ipini margotu zituen Bilboko txokoetan, margolanetan jasotako lekuak eta gaur egungoak alderatzeko; Paretek diseinatutako iturri bat zaharberritu (Joan Santuak plazan dagoena) eta arte-jardunaldiak biltzar erara aztertutako gaiaren inguruan.

Museo Arte Sacro
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eman ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure web gunera itzultzen zarenean, cookie-ei buruzko informazioa ezagutzeko eta gure taldeari web guneko zer atal interesgarri eta erabilgarri dituen ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.