Azaroaren 28tik urtarrilaren 4ra arte
Sarrera doan
Beste urte batez, Eleiz Museoak munduko hainbat lekutatik etorritako jaiotza bereziak aurkeztuko ditu.
Jaiotza bakotxak jatorriko lekuaren nortasuna islatzen dau: lekuko eskulana, inguruko materiak bereziak, lekuan lekuko biztanleen ezaugarriak, lekuko fauna eta pieza bakan bihurtzen dituan beste hainbat berezitasun. Egurretan landutako jaiotzak dagoz, edo buztinez modelatutakoak, ehunez apaindutakoak, askotariko harriakaz egindakoak eta baita arto-hostoz egindakoak be.
Ohituta gagozan ikuspuntu tradizionalagaz, mendebaldeko ikuspuntuagaz, alderatuz desbardinak diran irudikapen honeen bidez bidaia sinbolikoa egin geinke beste kultura batzuetara.
Jaiotzen gaitik sortu daiteken kultur aberastasun eta aniztasuna agertzera emoten deuskuen artelanak
Erakusketa Museoko klaustroan dago eta bisita Gabonetako gozokien azokara joanez borobildu daiteke. Hemen, hainbat komentutan, aspaldiko errezetez baliatuz eta sekulako kalitatea daben osagiakaz prestatutako jaki gozo-goziak eskuratu daitekez Gabonetarako.
ORDUTEGIA:
- Hilaren 7an eta zapatuetan: 11.00etatik 14.00etara eta 16.30etatik 19.30etara
- Domeka eta astelehenez: 11:00etatik 14:00etara
- Martitzenetik barikura: 10:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 19:00etara
Sarrera doan