Azaroak 28 – Abenduak 19

Azaroaren 28tik abenduaren 19ra, penintsulako hainbat komentutan artisau erara prestatutako gabon-produktuen aukera esklusiboa aurkeztuko da, beste urte batez, Eleiz Museoko ganga

Klaustroan jarritako jaiotzen erakusketagaz batera, bisitariek 22 komentutako monjek prestatutako berezitasunen aukeraz gozatu ahal izango da. Monjek, kontu eta ardura handiz, Gabonetako askotariko gozokiak prestatu dabez, esate baterako: turroiak, mazapan-iruditxo eta gloriak, aingirak, mantekadoak, panettoneak, fruta azukreztatuak txokolateagaz, polboroiak, askotariko gabon-gozoak, pikuak Cointreau erara, gorringoak, Marrons glaçe, besteak beste. Belaunaldiz belaunaldi iraun daben errezeta tradizionalen bidez egindako gozamen hutsa.

Fraileek be parte hartuko dabe zapore berezietako marmeladakaz eta monasterioetako antxinako errezetak jarraituz prestatutako likoreakaz.

ORDUTEGIA:

  • Hilaren 7an eta zapatuetan: 11.00etatik 14.00etara eta 16.30etatik 19.30etara
  • Domeka eta astelehenetan: 11.00etatik 14.00etara
  • Martitzenetik barikura: 10.30etatik 13.30etara eta 16.00etatik 19.00
Museo Arte Sacro
Pribatutasun-laburpena

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eman ahal izateko. Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure web gunera itzultzen zarenean, cookie-ei buruzko informazioa ezagutzeko eta gure taldeari web guneko zer atal interesgarri eta erabilgarri dituen ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.