2026ko abenduaren 1etik 2027ko urtarrilaren 5era. Sarrera doan
Abenduaren 1etik aurrera, Museoko klaustroan ikusgai egongo da Munduko Jaiotzen bilduma berezia. Formatu txikiko jaiotza ugari bilduko ditu erakusketak, etxeko txikienen gozamenerako.
Aurten, barrikuntza moduan, Bilboko México Lindo alkartearen laguntza izango dogu Mexikoko jaiotzak muntetako eta apaintzeko. Horreen artean, «Belén de Muertos» izeneko jaiotza berezia nabarmenduko da.
Mexikoko katrina tradizionalen estetikan oinarrituta dago, eta bertako folklorearen umorea eta kolore bizitasuna erlijio-eszena klasiko bategaz buztartzen ditu.
ORDUTEGIA
- Astelehenetan: 10:30 – 13:30
- Martitzenetik barikura: 10:30 – 13:30 / 16:00 – 19:00
- Zapatuetan: 11:00 – 14:00 / 16:30 – 19:30
- Domeketan: 11:00-14:00
ORDUTEGI BEREZIAK
- Abenduaren 6an eta 7an: 11:00-14:00 / 16:30-19:30
- Abenduaren 8an: 11:00 – 14:00
- Urtarrilaren 4an eta 5ean: 10:30 – 13:30
ITXITA
- Abenduaren 24an, 25ean eta 31n, eta urtarrilaren lean