2026ko azaroaren 27tik abenduaren 20ra
Azaroaren 27tik, barikua, abenduaren 20ra arte, Eleiz Museoak penintsulako hainbat lekutako komentuetan prestatutako Gabonetako produktuen aukeraketa bikaina eskainiko dau.
Azoka solidario honetan, 22 komentutako monjek ardura eta pazientzia handiz prestatutako gozoki finak izango dira: turroiak, askotariko mazapanak, mantekadoak eta polboroiak, girlatxea, txokolateagaz estalitako fruta azukreztatuak, gorringo-gozokiak… Mota eta itxura guztietako Gabonetako postreak, komentuen eta monasterioen barruan kontu handiz gordetako errezetei jarraituz eginak.
Horreez gain, likoreak eta kosmetika-produktuak be egongo dira.
Aurten, lehenengoz, Ciudad Realgo karmeldar oinutsen komentuak be parte hartuko dau azokan, laranja eta mahaspasezko zein txokolatezko artisau-panettoneakaz. Horrez gain, txokolatezko hostore-mokadu gozoak eta likoretan ondutako gereziz betetako saskitxoak be dastatzeko aukera izango do
Elorrioko monja domingotarrek be, lehenengo aldiz, betiko errezeta klasiko baten arabera egindako katu-mihiak eskainiko dabe
ORDUTEGIA
- Astelehenetan: 10:30-13:30
- Martitzenetik barikura: 10:30 – 13:30 / 16:00 – 19:00
- Zapatuetan: 11:00 – 14:00 / 16:30 – 19:30
- Domeketan: 11:00-14:00
ORDUTEGI BEREZIAK
- Abenduaren 6an eta 7an: 11:00-14:00 / 16:30-19:30
- Abenduaren 8an: 11:00 – 14:00
- Urtarrilaren 4an eta 5ean: 10:30 – 13:30
ITXITA
- Abenduaren 24an, 25ean eta 31n, eta urtarrilaren lean