Emakumeak, ahotsak eta memoria artean
Martxoaren 6tik 31ra
Martxoaren 8a, Emakumearen Nazinoarteko Eguna dala-eta, Bilboko Eleiz Museoak Esku ikusezinak. Emakumeak, ahotsak eta oroimena artean aurkeztuko dau, artelanetara entzutearen bidez hurreratzeko era barria proposatzen dauan soinudun ibilbidea.
Museoko eta aldi baterako erakusketako sei pieza alkartzen dituan egitasmoan, irudikatutako emakumeek eurek -eta emakume egile batek- zuzenean berba egingo deuskue. Audio honeen bidez, jenteak askotariko kontuez gogoeta egiteko aukera izango dau, esate baterako, norbere eraldaketaz, erabakiaz, amatasunaz, lanaz, alkarteaz, heziketaz eta oroimenaz.
Ibilbidea martxoaren 6tik 31ra egin ahal izango da, egitasmoaren berariazko ikonoaz markatutako QR kodeen bitartez.
Gainera, aldi berean, museoak oroimenaren koadernoa jarriko dau, bisitariek entzundako ahotsen inguruko gogoeta eta erantzunak idatzita itzi dagiezan, holan euren parte-hartzea egitasmoaren oroimenean txertatuta itziz.
